saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000432

Kontsultagileak finantza erakunde batekin eperako bi ezarpen kontratatu zituen, epemuga 18 hilabetera delarik. Epemuga hori iritsitakoan, ezarpenen nagusia eta horren interesak etxebizitza kontu batera ekartzeko asmoa du. Kenkaria ezarri ahal izango du, haren epemuga iritsitakoan gordailu horretako saldoa (nagusia eta interesak) etxebizitza kontu batera transferituko duela kontuan hartuz?

Balio du erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/01/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Transkribaturiko manuetan xedaturikoaren arabera, ohiko etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria ezar daiteke etxebizitza kontuei ekartzen zaizkion kopuruen gainean, kenkaria egiten zaien zenbatekoak, kontua ireki den egunetik 6 urte igaro baino lehen, zergadunaren ohiko etxebizitza eskuratu edo birdoitzera zuzentzen badira betiere. Hala ere, zergadun bakoitzeko etxebizitza kontu bat soilik mantendu ahal izateak, kenkaria ekitaldi bakoitzean zehar kontu horretan gordailutzen diren kopuruen gainean egiteak eta kenkaria egingo zaion saldoa azkenean ohiko etxebizitza eskuratu edo birdoitzeko erabili behar izateak etxebizitza kontuak beste edozein motatako ezarpenen gordailu bereizi izatea eskatzea behartzen du; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioan berariaz identifika daitezela, bertako saldo eta mugimenduen berri eduki ahal izateko. Baina berariazko banaketa eta identifikazio horrek ez dakar nahitaez "etxebizitza kontu" izendapena duten kontuak izan behar izatea.

Horregatik guztiagatik, etxebizitza kontuek eratuta egon behar diren gordailu motari dagokionez ez dutela ezaugarri berezirik ondoriozta daiteke, PFEZ Araudiaren 69. artikuluan aipaturikoak izan ezik. Horrela, gordailu bat etxebizitza kontutzat har dadin, honako baldintza hauek bildu behar ditu:

  1. Kreditu entitate bateko gordailua izan behar da eta horrek ez dakar berariaz "etxebizitza kontu" deitu behar izatea ez eta kontratuan saldoaren zertarakoa zehaztu behar izatea ere.
  2. Kontua beste edozein motatako ezarpenetik bereizitako gordailuan egon behar da, bertako saldoa eta mugimenduen berri jakin daitekeelarik.

Bestalde, epe finkorako ezarpenak banku gordailuak dira, negoziatu ezin direnak, kontratuan ezarritako epe finko baterako kontrataturikoak, horiek gauzatzen diren agiria edozein dela ere. Praktikan, epe finkorako banku gordailuak dira, epemugara arte itzuli ezin direnak, ezarleak kontratuan aurreikusitako zehapenari aurre egiten badio izan ezik.

Ondorioz, galdetu diren epe finkorako ezarpenek gorago adierazitako baldintzak betetzen dituzten neurrian, kontsultagileak etxebizitza kontu izaera eman ahal izango dio horietako bati eta ohiko etxebizitzan egindako inbertsioarengatik kenkaria egin ahal izango du 2008an zehar bertan gordailututako zenbatekoaren gainean. Ondore horietarako, agerliarrak ezin izango du kenkaria egin eperako bi ezarpenei ekarritako zenbatekoaren gainean. Izan ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga araupetzen duen arautegiak zergadun bakoitzak etxebizitza kontu bakar bat izateko aukera ematen du.

Halaber, PFEZ Foru Aarauak ohiko etxebizitza eskuratu edo birdoitzeko ez bestelako helburuetarako etxebizitza kontuan gordailututako kenkaria egin zaien kopuruak edukitzeko aukera ematen duela aintzat hartuz, zergaren sortzapena baino lehen erakunde bereko edo beste kreditu erakunde bateko kontuan osorik berriz jarri edo ekartzen badira betiere, Zuzendaritza Nagusi honek ez du eragozpenik ikusten kontsultagileak hurrengo urtean beste kontu bat ireki ahal izateko, nola deitzen den kontuan hartu gabe, bertara eperako ezarpenean inbertitutako kopuruak osorik ekarriz eta horien gainean lehengo ekitaldian kenkaria eginez. Ez du horretarako eskubidea galduko baldin eta:

  1. eperako ezarpen hori deuseztatuta geratzen bada (izan ere, adierazi legez, zergadun bakoitzak etxebizitza kontu bat soilik izan dezake).
  2. hurrengo ekitaldiko sortzapen datan etxebizitza kontu berriak gutxienez lehengoan kenkaria egin zaien kopuruen saldo berdina badu.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali