www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000431

Pertsona bat etxebizitza-kontu baten titularra da, eta gutxi gora behera 23.000 euroko saldoa du. Hori dela eta, kenkariak aplikatu ditu PFEZren autolikidazioetan. 2009ko maiatzaren 23an irabazpidezko ondasunen eraentzan ezkondu zen. Senarrak ezkongabetako ohiko etxebizitza erosi zuen, erosketa hipoteka-mailegu baten bidez finantzatuz. Ezkondu ondoren, higiezina ezkontideen ohiko etxebizitza izan da. Erabil dezake etxebizitza-kontua senarraren hipoteka-mailegua amortizatzeko, senarrak ezkongabetan erositako etxebizitza ezkontideen ohiko etxebizitza bihurtu dela eta?



Kontuan hartu behar da, gainera, etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izateko funtsean bi baldintza bete behar direla:

  1. etxebizitza osoaren edo zati baten gaineko jabetza osoa eskuratu behar da;
  2. eta etxebizitza hori zergadunaren ohiko etxebizitza izan behar da, une horretan edo aurrerantzean. Ondorioz, etxebizitzaren titularrari aplikatu behar zaio kenkaria.

Orduan, ezkondu ostean, ezkontzaren araubide ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotako ondasun eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak hartuko dira aintzat. Hala, kontsultagilearen eta senarraren ezkontza-araubide ekonomikoa irabazpidezkoa bada (edo ondasunen foru komunikazioa), Kode Zibilaren 1.354. artikuluan xedatu dena aplikatu beharko da.

Horrenbestez, kontsultagileak aurrezkiko etxebizitza-kontuko diru pribatua etxebizitza zergapetzen duen hipoteka-mailegua amortizatzeko ekarri izanari dagokionez, hain zuzen ezkontideak irabazpidezko araubidearen menpe jarri ziren unetik hasita, PFEZ Foru Arauako etxebizitza kenkaria eta PFEZ Dekreto Araudiako 70. artikulua aplikatu behar dira, biak zati batez hitzez hitz emanak, baita Auzitegi Gorenak Kode Zibilaren 1.354 eta 1.357 artikuluei buruz eginiko baterako interpretazioa ere. Hala, familiaren etxebizitza zergapetzen duen mailegua amortizatzeko erabil dezake agerliarrak bere etxebizitza-kontuko saldoa, betiere eginiko kenkariak aplikatzeko eskubidea galdu barik, eta saldo horrekin amortizaturiko zenbatekoak partaidetza ematen badio jabetzan berean, Kode Zibileko aipaturiko artikuluetan eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian ezarritakoarekin bat etorriz (hots, irabazpidezko ezkontza egin ondoren burutzen bada amortizazioa eta ezkontideek ez badute hitzartzen manu horien ondoriozko beste araubide juridiko desberdina aplikatzeko galdeturiko eragiketan). Nolanahi ere, kontuan izan behar da kenkaria aplikatu den etxebizitza-kontuko zenbatekoak ez duela eskubide berririk sortzen inbertsio efektiboaren ondorioz.

Zio berengatik eta betekizun berak beteta, kontsultagileak eta senarrak %50eko kenkaria aplika dezakete ohiko etxebizitzan izan daitekeen inbertsioaren ziozko kenkaria, hain zuzen ere hipoteka-maileguaren amortizazioa eta interesak irabazpidezko diruarekin ordaindu izanaren ondorioz.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali