Zein kasu ez dira etxebizitza-erosketatzat hartuko kenkariaren ondoreetarako ?
Etxebizitza artatu eta konpontzeko gastatzen direnak; horrelakotzat hartuko dira ondasun materialen erabilera normalari eusteko aldian-aldian egiten direnak (instalazioak konpontzekoak, pintatzekoak edo ezeztatzekoak) eta berokuntzainstalazioak, igogailua, segurtasun-ateak eta abar bezalako elementuak ordezteko egiten direnak.
Hobekuntzetarakoak.
Garajeak, lorategiak, parkeak, igerilekuak eta kirol-instalazioak eta etxebizitza ez den beste edozein elementu eskuratzeko egiten direnak, haiek etxebizitzarekin batera eskuratu eta erregistro-finka bakarra osatzen duten kasuetan izan ezik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.