saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000427

Zein dira epe betearazleko errekarguak?

Ordainarazpen-aldian errekargu mota bi daude, eta bateraezinak dira: ordainarazpen-errekargua eta premiamendu-errekargua.

Errekarguok kalkulatzeko oinarria zerga-kuota edo konturako ordainketa eragiten duen kopurua da, eta bidezkoa den kasuetan legez eska daitezkeen errekarguen (Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 56. artikuluko 2. idatz-zatiko d) letran aipatzen direnak) eta zehapenen zenbatekoa.

  • Ordainarazpen-errekargua %5ekoa da; berez sortzen da eta ordainarazpen-aldia hastearekin batera eskatzen da, foru arau horretako 60. artikuluan ezarri den bezala.
  • Premiamendu-errekargua %20koa da; premiamendu-probidentzia jakinarazi ostean eta aipatu foru arauko 60. artikuluko 3. idatz-zatian ordaintzeko ezarritako epealdi berezia pasatutakoan eskatzen da.

Ordainarazpen-aldiko errekarguak eta zerga-zehapenak bateragarriak dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali