Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000427
Ordainarazpen-aldian errekargu mota bi daude, eta bateraezinak dira: ordainarazpen-errekargua eta premiamendu-errekargua.
Errekarguok kalkulatzeko oinarria zerga-kuota edo konturako ordainketa eragiten duen kopurua da, eta bidezkoa den kasuetan legez eska daitezkeen errekarguen (Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 56. artikuluko 2. idatz-zatiko d) letran aipatzen direnak) eta zehapenen zenbatekoa.
Ordainarazpen-aldiko errekarguak eta zerga-zehapenak bateragarriak dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.