saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000421

Zein dira berraztertze-errekurtso bat ebazteko epeak? Zein dira isiltasun administratiboaren ondorioak, berrezartze-errekurtsoaren ebazpenik ez badago?

Ebazpena jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, errekurtsoa aurkezteko egunaren ondorengotik zenbatzen hasita.

Ebazteko gehienezko epea berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroz gero, berandutze-interesak sortzeari utziko zaio, Foru Zerga Arau Orokorraren 26. artikuluko 9. idatz-zatian xedatutakoaren arabera: "Zerga Administrazioak, berari bakarrik egotzi dakiokeen arrazoia dela medio, foru arau honetan ebazpenak emateko ezartzen diren epeetako bat betetzen ez duenean ez da berandutza-interesik eskatuko. Horrelako kasuetan epea amaitu arteko aldiko interesak soilik eskatuko dira."

Errekurtsoa jarri zenetik hiru hileko epea igaro ondoren, interesdunak errekurtsoa ezetsitzat jo ahalko du dagokion erreklamazioa jarri ahal izateko.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali