saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000419

Bi pertsona 2014ko irailean ezkondu ziren. Irabazpidezko ezkontza-araubidea dute. Ezkondu baino lehen, emazteak higiezin bat zuen, eta hori, ezkondu arte, bere ohiko etxebizitza zen; une horretatik aurrera, familiaren etxebizitza izatera igaro zen. Etxebizitzaren erosketa, berriz, emazteak eskaturiko hipoteka-mailegu baten bidez finantzatu zen. Hala ere, 2014ko martxotik, senarrak mailegu horren amortizazioaren eta interesen kuoten zati bat ordaindu du. Urte horretako azaroan, kontsultagileak saldu egin zuen bere lehengo etxebizitza. Salmentatik lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren maileguaren amortizazioan inbertitu nahi du. Etxebizitza saltzearen eraginez lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren mailegua amortizatzeko bideratu ahal duen jakin nahi du? Hori egin ahal izanez gero, jakin nahi du ea ezkondu baino lehen egindako ekarpenak baliozkoak diren (2014ko martxotik irailera egindakoak), eta ea berrinbertsioa hileroko ordainketen bidez gauzatu ahal duen, ordainketa bakarraren bidez egin beharrean? Halaber, jakin nahi du berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren aplikazioak ohiko etxebizitzan inbertitzeko zerga-kredituan eraginik duen?

Horrenbestez, esan behar da, planteaturiko kasuan, kontsultaturiko berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatzeko, honako baldintza hauek bete behar direla, batik bat:

  1. etxebizitza osoaren edo horren zati baten gaineko erabateko jabetza lortzea;
  2. etxebizitza hori zergadunaren oraingo edo geroko ohiko etxebizitza izatea; eta
  3. lehengo ohiko etxebizitza saltzean lorturiko zenbateko guztiak bertan berrinbertitzea, gehienez 2 urteko epean, eskualdatzea egiten denetik zenbatzen hasita (epe horretan berrinbertsio partziala eginez gero, salbuespena ere partziala izango da).

Hortaz, kontsultagileak kontsultaturiko berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da ohiko etxebizitza berrian berrinbertituriko zenbatekoek horren gaineko jabetza eskubidea ematea. Beraz, ezkondu ondoren, aintzat hartu behar dira ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoaren gaineko arauak, kasuan kasuko ezkontza-araubide ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotakoak.

Etxebizitzaren jabetza indibisoan dute irabazpidezko sozietateak eta ezkontideak edo ezkontideek, bakoitzak egindako ekarpenen arabera (ezkontideetariko bakoitzari berak jarritako diru pribatiboagatik, eta irabazpidezko sozietateari irabazpidezko diruarengatik), ezkontideak horren aurka egon ezean.

Beraz, ezkontideek aurka ez badaude, etxebizitzaren jabetza indibisoa izango da ezkontide bakoitzarentzat, bakoitzak ezkondu baino lehen edo gero egindako ekarpen pribatiboen arabera (emaztearen kasuan, ezkondu baino lehen egindako emateengatik, eta kontsultagilearen kasuan, berriz, lehengo etxebizitza saltzetik lorturiko diruarekin egindako ekarpenengatik), baita irabazpidezko sozietatearentzat ere, irabazpidezko diruarekin egindako ordainketen arabera.

Hortaz, kontsultagileak familia-etxebizitzaren maileguaren amortizaziorako erabil dezake bere lehengo etxebizitzatik lorturiko zenbatekoa, eta berrinbertsioaren ziozko salbuespena izan dezake; baldin eta:

  1. eragiketa horrek familia-etxebizitzaren jabetzaren kuota ematen badio, aipaturiko Kode Zibileko artikuluetan eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentzian (hau da, senar-emazteek kontsultatu den eragiketari manu horien eraginezkoa ez den araubide juridikoa aplikatzea erabakitzen dutenean izan ezik) ezarritakoaren arabera; eta
  2. berrinbertsioa bi urteko epean egiten bada, lehengo etxebizitza saltzen denetik zenbatzen hasita. Horri dagokionez, berrinbertsioa ordainketa bakarraren bidez egin daiteke, edo aldian behingo ordainketak eginez, baldin eta lau urteko epean lehengo higiezina saltzeagatik jasotako zenbateko osoa berrinbertitzen bada. Hala eta guztiz ere, aintzat hartu behar da interesen ordainketak ez duela jabetza-kuotarik ematen horien ordainketan. Halaber, ezkondu aurretik ordaindutako amortizazio-kuotek ere ez dute berez ematen higiezinaren gaineko jabetza-eskubiderik, eta, horrenbestez, horietan ere berrinbertsioa ezin daiteke egindakotzat hartu.

Hortik ondorioztatzen denez, kontsultagileak hauxe kendu beharko du 36.000€-ko zerga-kreditutik: berak lorturiko irabaziaren zenbatekoari (berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikagarri duen irabazia) %18 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali