saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000418

Pertsona bat dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko. Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari, 50.000 €, aplikatu dakiokeen jakin nahi du?

Ondorenez, planteatutako kasuan, galdetutako etxebizitza bi une ezberdinetan balio ezberdinekin eskuratu da.

  • Lehenbizi, ezkontideek ondasun higiezina erosteko datan, irabazpidezko sozietatearen likidazioan jasotako zatiari begira sozietate horren partaidetza-kuotaren ordainketa gisa (erosketa-baliotzat joko da ezkontideek une horretan ordaindutako zenbatekoa, zati horren proportzioan).
  • Eta bigarrenez, irabazpidezko sozietatearen likidazioan, esleipenaren gehiegizko zenbatekoaren konpentsazio-ordainketaren bidez eskuratutako ondasun higiezinaren zatiari begira (erosketa-baliotzat joko da ondasun higiezinari dagokiona, aipatutako alderdiari egotzitako proportzioan, orain eskuratutakoa).

Hori guztia dela medio, etxebizitzaren erosketari egotzi beharreko pertsonak ordaindutako esleipenaren gehiegizko konpentsazio-ordainketaren zatia zehaztu behar da. Horregatik, aurkako zehaztapenik egon ezean, modu proportzionalean egin behar da. Horrela, kontsultagileak aurkeztutako datuen ariora, esleipen osoaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko ordaindutako 125.791,59 ?-ko kopurutik etxebizitzaren zati bat erosteko erabili da, hots, 115.120,13 ? (450.810/492.599,38) X 125.791,59). Horregatik, konpentsazio-ordainketaren zati hori ordaintzen duen ondasun higiezinaren gaineko jabetzaren portzentajea %25,54koa (115.120,13/ 450.810). Beraz, irabazpidezko sozietatea desegiten den unean, kontsultagileak etxebizitzaren %25,54koa izango da, kostubidez eskualdatuta. Bestalde, gainerako %74,47 ulertuko da hari esleitu zaiola irabazpidezko gainerako erdiaren ordainketa gisa, eta, horrenbestez, hark ezkontideek etxebizitza erosi zutenean eskuratu zen (garai hartan ordaindutako prezioaren %74,47). Horrela, alderdi horri begira ez dago inolako ondare-aldaketarik irabazpidezko sozietatea desegin denean.

Beraz, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria zenbateko nagusiaren gain eta maileguaren korrituen gain aplikatu ahal izango da, etxebizitzaren gaineko titulartasunaren portzentajearen erosketa finantzatzeko, irabazpidezko sozietatearen partaidetzaren aurretiazko kuotarekin bat ez datorrena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautu duen arauketan horretarako galdatutako gainerako betekizuna betetzen diren heinean. Hain zuzen ere, 50.000 ?-ko mailegua eskatu du 115.120,13 ?-ko erosketa finantzatu ahal izateko. Hortaz, kontsultagilea eskatutako maileguaren kuotak kendu ahal izango ditu baldin eta PFEZ FAn jasotako betekizunak eta baldintzak betetzen badira. Gainera, finantzatu gabeko (65.120,13 €) zenbatekoaren ondoriozko kenkaria aplikatu ahal izango du horri aurre egiteko ekitaldian. Bada, Zerga arautzen duen arauketan urtean gehieneko kenkaria muga ezarri da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali