www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000415

Noiz ulertzen da zerga prozeduretan ezarritako epearen barruan jakinarazteko betebeharra bete dela?



Zerga prozeduretan ebazpena jakinarazteko gehienezko epea prozeduraren arautegiak xedatzen duena izango da, eta ezin da sei hilabetekoa baino luzeagoa izan, Lege mailako arau batek xedatuta egon edo erkidegoko arauan xedatuta egon ezean. Prozeduren arautegiek gehienezko epea xedatzen ez dutenean, sei hilabetekoa izango da.

Prozeduren iraupenaren gehienezko epearen barruan jakinarazteko betebeharra betetzat jotzearen ondorioetarako, nahikoa izango da ebazpenaren testu osoa daukan jakinarazpen ahalegin bat egin dela egiaztatzea.

Komeni da Auzitegi Gorenaren 2003/11/17 ebazpena aipatzea; ebazpena behar bezala egiaztatutako jakinarazpen ahalegintzat jo behar denari buruzko legezko doktrina finkatzen duen legearen intereserako kasazio-errekurtsoan eman zen; hark 30/1992 Legeko 59.1 artikuluan jasotako legezko betekizunak betetzen duen edozein prozeduraz pertsonalki jakinarazteko ahalegina izan behar du, zeinek, edozein inguruabarrengatik, ez baitu arrakastarik izan eta behar bezala egiaztatuta geratu baita. Era berean, nahikoa izango da aipatu artikuluaren arabera legez onargarria den edozein bitartekoren bidez jakinarazteko ahalegina eta legezko berme guztiekin egitea, azkenean porrot egin arren, eta txostenean hura behar bezala jasota geratzen bada.

Jakinarazpena hartu-agiria duen posta ziurtatuz eginez gero, jakinarazteko saioa, epearen barruan jakinarazteko betebeharra betetzearen ondorioetarako, Administrazioak, jakinarazpena egitea ez lortzeagatik, bidalketa itzulita jasotzen duen unean betetzen da, txostenean hura jasota geratzen bada.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali