saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000414

Noiz da posible jakinarazpen telematikoa?, noiz ulertzen da uko egin zaiola eta zer ondorio dakar?

Jakinarazpena bide elektronikoak erabiliz egiteko beharrezkoa da interesdunak bide hori lehenetsitzat jotzea edo haren erabilera baimendu izana. Bai bide elektronikoak erabiltzea lehenesteari buruzko adierazpena bai arestian aipatu baimena bide horiek erabiliz igorri eta jaso ahalko dira, edonola ere.

Jakinarazpen sistema horrek jakinarazitako egintza interesdunaren esku jartzen den eta edukia eskuratzen den data eta ordua egiaztatzea ahalbidetzen du, eta une horrezkero jakinarazpena legezko ondorio guztietarako egintzat joko da.

Jakinarazpena eskuragarri jarri dela egiaztatuta egon eta interesduna haren edukian sartu gabe hamar egun natural igaro direnean, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da eta, beraz, inguruabar hori txostenean jaso eta jakinarazteko izapidea prozedurari jarraituz egintzat joko da. Hori guztia, ofizioz edo hartzaileak eskatuta eskuratzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatu ezean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali