Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000414
Jakinarazpena bitarteko elektronikoen bitartez egin ahal izateko, beharrezkoa izango da interesdunak bitarteko hori lehentasunezkotzat jo izana, hura erabiltzeko baimena eman izana edo erregelamenduz behartuta egotea bide horretatik jasotzera. Bai bide elektronikoak erabiltzea lehenesteari buruzko adierazpena bai arestian aipatu baimena bide horiek erabiliz igorri eta jaso ahalko dira, edonola ere.
Jakinarazpen sistema horrek jakinarazitako egintza interesdunaren esku jartzen den eta edukia eskuratzen den data eta ordua egiaztatzea ahalbidetzen du, eta une horrezkero jakinarazpena legezko ondorio guztietarako egintzat joko da.
Jakinarazpena eskuragarri jarri dela egiaztatuta egon eta interesduna haren edukian sartu gabe 10 egun natural (20 egun natural, zergen arloko jakinarazpenetarako) igaro direnean, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da eta, beraz, inguruabar hori txostenean jaso eta jakinarazteko izapidea prozedurari jarraituz egintzat joko da. Hori guztia, ofizioz edo hartzaileak eskatuta eskuratzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatu ezean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.