www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000409

Kontsultagilearen alaba hipoteka-mailegu batekin kargatutako etxebizitza baten jabe da. Aipatutako etxebizitza kontsultagileari dohaintzan emateko asmoa dauka, eta, era berean, maileguan subrogatuko da. Hipoteka-mailegua dohaintza-hartzailearekin subrogatzen denetik, kengarriak dira korrituen eta amortizazioaren bidez egindako ordainketak?¿Kengarriak dira dohaintzaren eta maileguaren subrogazioaren gastuak?



Legeria zibilak jabetza eskuratzeko moduen artean ezartzen du dohaintza. Hala, Kode Zibilaren 609. artikuluan hau ezartzen da: "jabetza eta ondarearen gaineko bestelako eskubideak legearen bitartez, dohaintzaren bitartez, testamentudun edo testamenturik gabeko oinordetzaren bitartez, eta tradizioari jarraituz egindako zenbait kontraturen ondorioz eskuratu eta eskualdatzen dira".

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioarengatik PFEZean agertuko den kenkariaren oinarria etxebizitza eskuratzeko jarri den kopuruak osatzen du, eskuratze-titulua, kontubidezkoa edo dohainekoa, kontuan hartu gabe.

Kontsultagaiaren kasuan, dohaintza bidez eskuratuko da etxebizitza, eta benetako bermearen eskubidearekin kargatua egongo da.Hala, hipoteka-kreditua subrogatu egingo zaio dohaintza-hartzaileari.

Aipatutako etxebizitza dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza izango dela kontuan hartuz, dohaintzaren notario-gastuak eta hipotekaren subrogazio-gastuak kengarri gisa hartu daitezke etxebizitzan egindako inbertsioaren barnean.

Dohaintza-hartzailearentzat kengarria izango da hipoteka-kreditua, bere ohiko etxebizitza eskuratzeko finantziazioa berak egiten duela ulertzen baita, PFEZaren arautegian eskatzen diren bestelako baldintzak betetzen diren kontuan hartu gabe.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali