Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000409
Legeria zibilak jabetza eskuratzeko moduen artean ezartzen du dohaintza. Hala, Kode Zibilaren 609. artikuluan hau ezartzen da: "jabetza eta ondarearen gaineko bestelako eskubideak legearen bitartez, dohaintzaren bitartez, testamentudun edo testamenturik gabeko oinordetzaren bitartez, eta tradizioari jarraituz egindako zenbait kontraturen ondorioz eskuratu eta eskualdatzen dira".
Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioarengatik PFEZean agertuko den kenkariaren oinarria etxebizitza eskuratzeko jarri den kopuruak osatzen du, eskuratze-titulua, kontubidezkoa edo dohainekoa, kontuan hartu gabe.
Kontsultagaiaren kasuan, dohaintza bidez eskuratuko da etxebizitza, eta benetako bermearen eskubidearekin kargatua egongo da.Hala, hipoteka-kreditua subrogatu egingo zaio dohaintza-hartzaileari.
Aipatutako etxebizitza dohaintza-hartzailearen ohiko etxebizitza izango dela kontuan hartuz, dohaintzaren notario-gastuak eta hipotekaren subrogazio-gastuak kengarri gisa hartu daitezke etxebizitzan egindako inbertsioaren barnean.
Dohaintza-hartzailearentzat kengarria izango da hipoteka-kreditua, bere ohiko etxebizitza eskuratzeko finantziazioa berak egiten duela ulertzen baita, PFEZaren arautegian eskatzen diren bestelako baldintzak betetzen diren kontuan hartu gabe.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.