Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000403
Zergen Foru Arau Orokorreko 28.2 artikuluak xedatzen duenez, errekargu betearazlea ehuneko bostekoa izango da eta automatikoki sortuko da ordaintzeko borondatezko epea bukatu ondorengo egunean, ordaintzeko hilabete bateko epea emanez.
Hala ere, errekargu betearazlea ehuneko 0,5ekoa izango da ordainketa osoa betearazpen-aldiko lehen hiru egun baliodunetan egiten denean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.