www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000401
Noiz eteten da ordainketa desegokien itzultzea lortzeko eskubidearen preskripzio epea?
Zergapekoek zerga bakoitzaren arautegitik eratorritako itzultzeak, ordainketa desegokien itzultzeak eta bermeen kostuaren itzultzea lortzeko duten eskubidearen preskripzio epea honakoek etengo dute:
- Zerga Administrazioak dirua itzultzera bideratutako egintza orok.
- Zergapekoak diru-itzultzearen ordainketa eskatzeko egindako jardunbide frogagarri orok.
- Edonolako erreklamazio edo errekurtso jartzeak, izapidetzeak edo ebazteak, edo Kontzertu Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen aurrean gatazka aurkezteak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli