saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000400

Administrazioak ordaintzeko epea 2012ko apirilaren 20an bukatzen den zorra zehazteko daukan eskubidea, 2016ko apirilaren 20an ala urte bereko apirilaren 21ean amaitzen da? preskribitzen den egunean oraindik ordain daiteke, ala egun horretan preskribitutzat jotzen da?

Zergen Foru Arauko 67. artikuluak lau urtean ezartzen du preskripzio epean, besteak beste, Administrazioak zerga-zorra dagokion kitapenaren bidez zehazteko daukan eskubidearentzat, eta 68. artikuluan epe horren neurketa argitzen du, dies a quo-ri dagokionez; izan ere, 1. idatz-zatiak, adierazitako epea zenbatzen hasteko arau gisa, kitapena edo autolikidazioa aurkezteko arauzko epea amaitzen denaren hurrengo eguna ezartzen du.

Epearen amaiera neurtzeari dagokionez, Legeak ez du ezer zehazten eta kontuan izan behar da zuzenbide administratiboaren eremuan dies a quo non computatur in termino printzipioak agintzen duela, eta gainera epe guztiak egunetik egunera neurtzen direla, hilabete zein urtetan finkatuta egon; hortaz, funtsezkoena epea neurtzen hasteko eguna zehaztea da. Aurrekoa horrela izanda ere, Auzitegi Gorenak (besteak beste, 82/03/9, 87/12/21, 88/93/8 ebazpenak) maiz argitu behar izan du egunetik egunera kontzeptua, ez baita ezohikoa epea, esaterako, galdetutako kasuan bezala, 21ean hasten bada, ezarritako epeari dagokion urteko edo hilaren 21ean ere bukatzen dela kalkulatzeko akatsa egitea, eta epea, ordea, 20an amaituko da, 21a beste hil edo urte bati baitagokio.

Laburbilduz, galdetutako kasuan preskripzio epea 2012ko apirilaren 21ean hasten da, ordaintzeko epearen amaieraren hurrengo eguna delako, eta preskribitzeko eguna 2016ko apirilaren 20a da, eta egun horretan oraindik egin daiteke kitapena, 21ean baino ez baita Zerga Administrazioaren eskubidea preskribitutzat jo beharko.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Preskripzioa eta iraungipena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali