Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000399
Premiamendu errekargua itzultzea egokia izango da prozeduran ZFAOko 169. artikuluan eteteko jasotzen diren zioak gertatzen direnean edo prozedura hori eragin zuen kitapena deuseztatzen bada.
Dena dela, Zergen Foru Arau Orokorreko 170. artikuluan xedatzen denez, Kuota edo zehapenak ez diren zerga-zorraren errekarguak edo bestelako osagaiak deuseztatzeak ez dio eragingo premiamendu prozeduran zehar egindako jardunbideen balioari, zerga-zorraren deuseztatu gabeko osagarriei dagokienez.
Kitapena ez da deuseztatutzat joko zehapenen barkamenean adosten denean; holako kasuetan ez da egokia izango premiamendu errekargua itzultzea.
ZFAOko 219.3b) artikuluak xedatzen duenez, ez da zerga zehapenen gaineko interesik eskatzen bide administratiboan etenda egon diren denboragatik. Aitzitik, administrazioarekiko auzibidean etenda egon diren denboragatik eskatzen dira?
ZFAOko 219.3.b) artikulua oso argia da eta honakoa adierazten du: zehapenen aurkako errekurtso eta erreklamazio kasuetan berandutze-interesak ez eskatzea bide administratiboa bukarazten duen ebazpenaren jakinarazpenak zabaltzen duen ordaintzeko borondatezko epea amaitu arte igarotzen den denboran gertatzen da.
Horren ondorioz, eta ZFAOk ondorioak administrazioarekiko auzibidera zabaldu nahi izan dituen bestelako kasuetan, ebazpenaren irmotasunaz argi eta garbi hitz egiten duela kontuan hartuz, ez dago legezko argudio nahikorik artikuluak zabaltasunez interpretatzeko, eta beraz, zehapenen aurkako errekurtso eta erreklamazio kasuetan, administrazioarekiko auzibideko eteteak dirauen denboran sortutako berandutze-interesak kitatzea egokia da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.