www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000399

Noiz da egokia premiamendu errekargua itzultzea?



Premiamendu errekargua itzultzea egokia izango da prozeduran ZFAOko 169. artikuluan eteteko jasotzen diren zioak gertatzen direnean edo prozedura hori eragin zuen kitapena deuseztatzen bada.

Dena dela, Zergen Foru Arau Orokorreko 170. artikuluan xedatzen denez, Kuota edo zehapenak ez diren zerga-zorraren errekarguak edo bestelako osagaiak deuseztatzeak ez dio eragingo premiamendu prozeduran zehar egindako jardunbideen balioari, zerga-zorraren deuseztatu gabeko osagarriei dagokienez.

Kitapena ez da deuseztatutzat joko zehapenen barkamenean adosten denean; holako kasuetan ez da egokia izango premiamendu errekargua itzultzea.

Interesei dagokienez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 219.3.b) artikuluak ezartzen du ez dela eskatzen zerga-zehapenen gaineko interesik administrazio-bidean etenda egon diren denboran. Horrenbestez, zehapenen aurkako errekurtsoen eta erreklamazioen kasuan, ez da berandutze-interesik eskatuko administrazio-bidea amaitzen duen ebazpena jakinarazitakoan borondatezko ordainketa-epea amaitu arte; aitzitik, bidezkoa da administrazioarekiko auzien bidean etendurak irauten duen bitartean sortzen diren berandutze-interesak likidatzea.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali