Ordainarazpen-aldiaren hasiera kasu hauetan etengo da:
Geroratzeko, zatikatzeko, zorra ordaintzeko ondasunak edo eskubideak emateko edo konpentsatzeko eskaera borondatez ordaintzeko aldian aurkezten bada, espediente horiek izapidetzen diren bitartean ez da hasiko ordainarazpen-aldia.
Likidazio baten aurka errekurtso edo erreklamazio bat jartzen bada garaiz eta behar bezala, etendura organo eskudunak erabakiz gero.
Zehapen baten aurka errekurtso edo erreklamazio bat jartzen bada garaiz eta behar bezala, harik eta zehapena administrazio-bidean irmoa izan arte.