Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000374
ZFAko 81. artikuluak xedatzen duenez, zerga betebeharpekoak hildakoan, ordaindu gabeko zerga betebeharrak oinordekoei besterenduko zaizkie, oinordekotza hartzeari buruz lege zibilek xedatzen dutena kaltetu gabe. Artikulu berak zehazten du, jarraian, zehapenak ez direla inola ere besterenduko. Erantzulearen betebeharra ere ez da besterenduko, zendu aurretik erantzukizuna eratortzeko akordioa jakinarazia izan ezean.
187.3. ZFAOren arabera, zerga-zehapenak ez zaizkie eskualdatuko arau-hausle fisikoen jaraunsleei eta legatu-hartzaileei.
Horren ondorioz, eta Arauan aurreikusitako salbuespen hori ezean, zenduaren zorrak ordaintzeko betebeharpekoa hiltzeko unean zeuden egoera berean besterentzen dira, eta horrela arautzen da ZFAko 182.1 artikuluan; bertan, adierazten denez, zerga-zorra ordaintzeko betebeharpeko oro zendu ondoren, dirua biltzeko prozedura haren oinordekoekin eta, halakorik balego, legatudunekin jarraitzen da, eta betekizun bakarra hura hil dela ezagutzea eta oinordekoei jakinaraztea da, kausatzailearen zerga-zorra eta ordaindu gabeko kostuak ordaintzeko eskatuz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.