saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000369

Prozedura Zibilaren Legeko 607.5 artikuluak aipatzen duen zenbateko likidoa kalkulatzeko ondorioetarako, soldatatik aurreko enbargo baten zenbatekoa ken dakioke hari behin behineko deskontu irizten bazaio?



Soldaten aurreko enbargoa ez da behin behineko deskontutzat jotzen. Hala ere, kontuan izan beharko da lanbide arteko gutxieneko soldataren bermea errespetatzeko, lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen soldataren zatia ez delako inolaz ere enbargagarria, eta hura gainditzen duenari dagokionez, beti ere, Prozedura Zibilaren Legeko 607. artikuluko mugak errespetatu beharko dira.

Prozedura Zibilaren 610. artikuluak berrenbargatzaileari aurreko enbargoa eskatu zuten betetzaileen eskubideak bete ondoren eskuratzen den produktua jasotzeko eskubidea ematen dion berrenbargoa jasotzen du eta, horrez gain, edozein zio dela-eta lehen enbargoa atzeratuko balitz, lehen berrenbargoari eutsi dion betetzailea lehen betetzailearen posizioan geratu eta berrenbargatutako ondasunen gainean derrigorrez betearaztea eska dezakeela ere xedatzen du.

Hori guztia, Estatuaren alde eskubide hobeagoko bitartekotza jarri ahal izatea kaltetu gabe, Ogasun Publikoaren kredituari lehentasunezkoa iritziz gero.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali