Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000352
Galdegai den kenkariaren nahibadako izaera dela eta, PFEZ-aren Foru Arauaren arabera zergadunek mozkin fiskal hori aplikatu “ahal” izango dutela adierazten denez, galdetzaileak aukera dauka bere ohiko etxebizitza eskuratzeko inbertitutako zenbatekoaren osokoan edo zati batean, zein ordaindutako interesen osokoan edo zati batean kenketa ez egiteko.
Horrela, bere kreditu fiskala murriztua izatea ekidingo du. Ondorioz, galdetzaileak, aurreko ekitaldietako autolikidazioak zuzenduak izateko eska dezake, hauen zuzenduak izateko eskubidea preskribatu ez bada, uko egin nahi diren egindako kenkariak autolikidazioetatik iraitziak izan daitezen eskatzeko helburuarekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.