saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000352

Galdetzailea honakoa azaltzen duen pertsona fisikoa da: bere Errenta-aitorpenetan jasandako atxikipenen zenbateko osoa itzul dakioke, ekitaldi batzuetan inbertitutako zenbatekoen osokoan ohiko etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkaria aplikatzeko beharrik gabe. Jakin nahi du ea ekitaldi bakoitzean inbertitutako kopuruaren zenbateko osoan kenkaria aplikatzea beharrezkoa den. Ezezkoa bada, aurreko ekitaldietan aurkeztutako autolikidazioak moldatzeko eska dezakeen jakin nahi du, zeinetan ordaindutako zenbatekoen osokoan kenkaria aplikatu zuen.



Galdegai den kenkariaren nahibadako izaera dela eta, PFEZ-aren Foru Arauaren arabera zergadunek mozkin fiskal hori aplikatu “ahal” izango dutela adierazten denez, galdetzaileak aukera dauka bere ohiko etxebizitza eskuratzeko inbertitutako zenbatekoaren osokoan edo zati batean, zein ordaindutako interesen osokoan edo zati batean kenketa ez egiteko.

Horrela, bere kreditu fiskala murriztua izatea ekidingo du. Ondorioz, galdetzaileak, aurreko ekitaldietako autolikidazioak zuzenduak izateko eska dezake, hauen zuzenduak izateko eskubidea preskribatu ez bada, uko egin nahi diren egindako kenkariak autolikidazioetatik iraitziak izan daitezen eskatzeko helburuarekin.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kenkariaren nahitaezkotasuna


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali