www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000351
Pasa den urtean interesatuak eta bere senarrak egitatez banatzea erabaki zuten eta bizileku ezberdinetan bizitzeko baimena eman zioten elkarri. Interesatua geratu zen familiaren bizilekuan bere seme-alabekin batera. Aurten, emaztea notarioaren aurrean agertu zen ezkontza-kapitulazioen egilespenerako. (Honen arabera, irabazpidezko ondasun guztiak bi ezkontideei dagozkie erdibana eta zati berdinetan) eta hitzarmen arau-emaile bat hizpatzeko. Emaztea, familiaren hipotekadun bizilekuan geratu denez, hipoteka hau bere osotasunean ordaindu beharko du. PFEZ-aren hurrengo aitorpenean hipoteka-maileguaren amortizatutako zenbateko osoa eta ordaindutako interesak ken ditzake interesatuak ekitaldiari dagokion aurten?
Aurkeztutako kasuan ez da legezko banantze bat gertatzen, egitatezko banantze bat baizik. Hala ere, senar-emazteen ekonomia-erregimena aldatu egin da, irabazpidezko sozietatea izatetik, ondasunen bananketako eraentza izatera.
Ezkontzaren kasuan, higiezinaren titulartasuna kontuan hartu behar da. Emakumea etxebizitzaren eta maileguaren %50-aren titularra da. Interesatuak mailegu osoa ordaintzen badu ere, maileguaren amortizazio eta interesei dagozkien kuoten %50 baino ezingo du kendu, ezarritako legezko mugen barnean, higiezinaren erdia bakarrik duelako.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli