www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000350

Interesatuaren neska-lagunak etxebizitza berri bat eskuratu du Galdakaon. Bien ohiko egoitza izan arren, neska-laguna da jabe bakarra. Etxebizitza eskuratzeko hipoteka-mailegu bat eskatu da eta interesatua bertan azaltzen da abal-emaile gisa. Maileguaren kuotak biek daukaten kontu batean daude helbideratuta; beraz, mailegua %50-ean ordaintzen ari dira. Ezkontzeko asmoa dute eta foru-komunikazio erregimena aplikatuko da. Mutil-lagunak ordaintzen ari den mailegu-kuoten %50 kendu ahal du etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkari gisa?



Ezkondu arte, hipoteka-mailegutik amortizatutako zenbatekoengatik eta ordaindutako interesengatik, ohiko etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkaria egin dezake ohiko etxebizitzaren jabea denak bakarrik, hots, emakumeak.

Kasu honetan, ezkontzen diren momentutik aurrera, foru komunikazio-erregimenean izan zein irabazpidezko erregimenean izan, interesatuetako bakoitzarentzat kengarriak izango dira maileguaren amortizazioa eta honen interesak, ordaindutakoaren proportzio berean. Kasu honetan berdin izango da etxebizitza ezkontide bakar baten izenean agertzea.

Kode Zibila 1.354 eta 1.357. artikulua

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali