www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000348

Galdetzaileak eta bere emazteak ohiko etxebizitza berri baten eskuratzea eskrituratu nahi dute. Erosketa finantziatzeko 120.000 €-ko mailegu pertsonala eskatu diote kreditu erakunde bati eta, horrez gain, 60.000 €-ko mailegua ere eskatuko diote partikular bati (emaztearen gurasoei). Jakin nahi dute ea bi maileguak kengarriak izango diren.



Galdetzaileek ohiko etxebizitzarako inbertsioan aplikatu ahal izango dute kenkaria, bi maileguen printzipala amortizatzen doazen heinean, beti ere, hauek biak kengarriak badira bete-betean; hau da, etxebizitzaren kostu osoa bi maileguen nominalen arteko batuketaren berdina edo handiagoa bada. Hau guztia, logikoki, Zergaren arautegi erregulatzailean ezarritako gainontzeko baldintzak eta mugak betetzen badira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali