saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000347

Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.

Irabazpidezko sozietatea deseginda eta, gero, ezkontide bakoitzari sozietate horren ondasunak eta eskubideak emanda, ez da aldatzen bakoitzaren ondarearen osaketa; hau da, aldaketa horrek ez du ondare-irabazirik edo -galerarik sortzen, adjudikazio hori ezkontide bakoitzak sozietatean zuen partaidetza-kuotarekin bat etorriz gero (hain zuzen ere, 100eko 50).

Aldiz, sozietatearen likidazioan gehiegizko adjudikaziorik badago (ezkontideren batek hartzen dituen ondasunen eta eskubideen balioa ezkontide horrek sozietatean duen partaidetza-kuotaren balioa baino handiagoa izatea, eta bestea dirutan konpentsatzea), orduan bai, orduan aldatu egiten da ondarearen osaketa; horrek ondare-irabazia edo -galera sortu ahal dio baliorik txikieneko ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituen ezkontideari, eta konpentsazio-ordainketa jasoko du dirutan.

Gehiegizko adjudikazio hori egotearen ondorioz, hasieran zuena baino gehiago hartzen duen ezkontideak kostu bidez eskuratzen ditu lehen bereak ez ziren ondasunak edo eskubideak. Horrenbestez, planteaturiko kasuan, ondoriozta daiteke kontsultan aipaturiko etxebizitza bi une desberdinetan eskuratu duela kontsultagileak. Lehenengo eta behin, 2002an, irabazpidezko sozietateko partaidetza-kuotaren konpentsaziotzat jasotako zatia; eta, gero, 2009an, etxebizitzari dagokion gehiegizko adjudikazioa konpentsatzeko ordainduta eskuraturiko higiezinaren zatia. Horri dagokionez, kontsultagileari adjudikaturiko ondasun bakarra galderan aipaturiko etxebizitza denez, gehiegizko adjudikazioa konpentsatzeko ordainketa etxebizitza eskuratzeari egotziko zaio oso-osorik.

Beraz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du eskaturiko maileguaren nagusian eta interesetan, etxebizitzaren gaineko titulartasunaren ehunekoaren lorpena finantzatzeko, hori ez baitator bat irabazpidezko sozietatean hasieran zuen partaidetza-kuotarekin; betiere, bete egin beharko ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiak ezarritako gainerako baldintza guztiak.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali