saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000346

Pertsona bat 2000n eskuraturiko etxebizitza baten jabekidea zen, bere arrebarekin zati berdinetan; etxebizitza hori orain pertsona horren ohiko etxebizitza da. 2009an, higiezinean zuen titulartasunaren kuota erosi zion arrebari, agiri pribatuan egindako kontratu baten bidez. Kontratu hori agiri publikoa izateko, eragiketa jabekidetasunaren amaieratzat aitortu nahi du, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenean. Jakin nahi du, etxebizitza eskuratu duenez, ea etxebizitzaren beste 100eko 50aren kenkaria aplikatu ahal duen, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozkoa, jabekidetasuna iraungi egin baita.

Ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da horren zati baten edo zati osoaren gaineko jabetza eskuratzea, eta, mailegua eskatuz gero, eskuratze hori finantzatzeko izatea; gainera, jakina, bete egin behar dira PFEZren araudian adierazitako gainerako baldintza eta muga guztiak. Bestalde, jabekidetasunaren amaierari dagokionez, PFEZren Foru Arauan hauxe ezartzen da: “Honako kasu hauetan ez da ondarearen aldaketarik egongo: a) Gauza komuna zatitzen denean”.

Aurreko guztiaren arabera, higiezinaren jabekidetasun-araubidea desegiteak ez du aldatzen konpentsazioa jasotzen duen arrebaren ondarea (ondare-irabazia ala -galera sor dezakeen aldaketa), bakoitzari egindako adjudikazioa aurretiazko titulartasun-kuotaren araberakoa izanez gero. Bestela, hau da, planteaturiko kasuan (jabekideak berez dagokiona baino gehiago hartu du, gutxiago jaso duenari diruzko konpentsazioa eginez), aldatu egin da ondarearen osaketa, eta horrek zergapeturiko ondare-irabazia ala -galera sor dezake.

Horrenbestez, gehiago hartzen duen zergadunarentzat (planteaturiko kasuan, kontsultagilea), gehiegizko zati hori konpentsatzeko ezarritako zenbatekoak ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria jasotzeko eskubidea sortzen du, baldin eta Zergaren araudian ezarritako gainerako baldintza guztiak betetzen badira.

Eragiketak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan duen ordainketaren kalterik gabe egingo da hori (hain zuzen ere, Egintza Juridiko Dokumentatuetan, higiezinaren balio osoaren % -0,5; hori ondasuna lortzen duenak ordainduko du). Hala ere, Auzitegi Gorenaren zenbait epairen arabera, bi jabekideren artean ondasun baten jabekidetasuna amaitzen denean, zerga-oinarria ez da izango ondasunaren balioaren % 100, baizik eta ex novo eskuratzen den ondasun zatiaren balioari dagokiona.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali