saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000344

Pertsona batzuek, denen artean, txaleta eskuratu zuten, notaritzan 2009ko otsailaren 24an emandako eskritura publikoaren bitartez. Finka horretan, terraza hesiz inguratu nahi dute. Halaber, ia aurrian dagoen higiezinaren zatia ere berriztatu egin nahi dute, eta, horretarako, obra-amaierako ziurtagiria, obra berria adierazteko eskritura publikoa eta lehenengo erabilerako lizentzia egingo dira. Jakin nahi dute ea obra horiek ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria sortzen duten.

Etxebizitza handitzea ohiko etxebizitza eskuratzeari asimilatuko zaio, baldin eta azalera bizigarria handitzen bada, ageriko zatia itxita edo beste edonola, modu iraunkorrean eta urtaro guztietan. Halako kasuetan BAI, terrazaren itxierak kenkaria jaso dezake.

Aurrian dagoen txalet zatia berreraikitzeko eta birgaitzeko obrek 2 kasutan izango dute kenkaria:

  1. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Sailak babesturiko birgaikuntza jarduketatzat kalifikatzea obrak, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Kasu honetan, aintzat hartu beharko da ziurtagirian berariaz jasota dagoen zenbatekoa, Aurrekontu Babesgarria izenekoa.
  2. Notaritzan egindako eskritura publikoan Obra Berriaren Adierazpena egotea; bertan, eraikitakoaren balioa ondo jasota egongo da, eta hori baliozkoa izango da kenkariaren oinarritzat (baita mugatzat ere, fakturak handiagoak izanez gero).

Kasu honetan BAI, zergadunek kenkaria jaso dezakete txaletaren zatian egingo duten berrikuntza obren ondoriozko gastuetan.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali