saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000343

Galdetzaileak bere ohiko etxebizitza izango denaren %75-eko titulartasun osoa eskuratuko du, gainontzeko %25 eskuratuko duen beste pertsonarekin batera. Salerosketa finantziatzeko etxebizitzaren zenbateko osoa den mailegua eskatuko dute. Mailegu honen titularrak bi eskuratzaileak izango dira eta higiezina eskuratuko duten proportzio berean egingo diote aurre maileguaren kuota-ordainketari. Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkari ezargarria ezagutu nahi du galdetzaileak, titularrak izan eta maileguaren kuotak ordaintzeari %50-aren bestelako ehuneko batean aurre egin arren, bi eskuratzaileak, erdibana, maileguaren titular moduan agertzen direlako

Hasiera batean, eskuratzaileak maileguaren korrituen eta amortizazio-kuoten %75 kendu ahal izango du. Proportzioak bat egiten du higiezinaren bere titulartasunarekin. Aukera hau hautatuz gero, maileguak dirauen bitartean iraun beharko du egorak.

Eskuratzaileak maileguaren %50 kentzeko aukera ere badago, baina aurreko aukeran gertatu bezala, honek ere mailegu osoan zehar indarrean egon beharko luke.

Nolanahi, modu batera zein bestera, zergadunak ezin izango du etxebizitzaren (eskrituratutako prezioa, zergak, notario-gastuak, finantziazio-gastuak, erregistroa…) prezio osoaren %75 (bere titulartasuna dena) baino gehiago kendu, dela eskudirutan ordainduta, dela mailegu bidez. Berdina gertatuko litzateke beste eroslearen %25-arekin.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali