Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000342
Bai, posibleak dira. Indarrean dagoen legeak ez du bateraezintasunik ezartzen maileguaren amortizazioaren bidez eskuratutako ohiko etxebizitzaren ziozko kenkariaren eta ohiko etxebizitza berria eskuratzeko etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariaren artean, beti ere ezarritako mugak kontuan hartuz.
Etxebizitza kontuetan inbertitutako zenbatekoek etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkaria eduki dezake, kopuru hauek sartu ziren ekitaldian.
Ohiko etxebizitza besterentzeak ondasun-irabazi edo ondasun-galera eragingo du. Irabazien kasuan, zergadunek berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke, bere lehengo ohiko etxebizitza saltzeagatik lortutako zenbatekoa ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko berrinbertitzea erabakiz gero. Kasu honetan, berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare-irabaziaren zenbatekoari %18 aplikatzearen ondorioz eratorritako kopurua, erabilitako etxebizitza-kreditu fiskalaren zenbatekotzat joko da.
Maileguaren eta etxebizitza-kontuaren ziozko kenkarien bateragarritasuna
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.