www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000342

Posible al da egungo ohiko etxebizitzaren maileguaren amortizazioagatiko kenkaria eta etorkizunean etxebizitza berri bat erosteko etxebizitza-kontu batean gordailututako zenbatekoengatiko kenkaria?



Bai, posibleak dira. Indarrean dagoen legeak ez du bateraezintasunik ezartzen maileguaren amortizazioaren bidez eskuratutako ohiko etxebizitzaren ziozko kenkariaren eta ohiko etxebizitza berria eskuratzeko etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariaren artean, beti ere ezarritako mugak kontuan hartuz.

Etxebizitza kontuetan inbertitutako zenbatekoek etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkaria eduki dezake, kopuru hauek sartu ziren ekitaldian.

Ohiko etxebizitza besterentzeak ondasun-irabazi edo ondasun-galera eragingo du. Irabazien kasuan, zergadunek berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke, bere lehengo ohiko etxebizitza saltzeagatik lortutako zenbatekoa ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko berrinbertitzea erabakiz gero. Kasu honetan, berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare-irabaziaren zenbatekoari %18 aplikatzearen ondorioz eratorritako kopurua, erabilitako etxebizitza-kreditu fiskalaren zenbatekotzat joko da.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali