saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000342

Senar-emazte batzuk 2007an eskuratu zuten bere ohiko etxebizitza. Hau eskuratzeko mailegu bat harpidetu zuten. Etorkizunean ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko asmoa dute eta honen erosketarako etxebizitza-kontu bat ireki nahi dute. 1)- Posibleak dira oraingo ohiko etxebizitzaren maileguaren amortizazioan eta etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariak aplikatzea? 2)- Etxebizitza-kontuan egindako ekarpenaren ziozko kenkaria berehalakoa da? 3)- Zein ondorio izango luke 2007an eskuratutako etxebizitza besterentzeak ala ez besterentzeak?

Bai, posibleak dira. Indarrean dagoen legeak ez du bateraezintasunik ezartzen maileguaren amortizazioaren bidez eskuratutako ohiko etxebizitzaren ziozko kenkariaren eta ohiko etxebizitza berria eskuratzeko etxebizitza-kontuan gordailututako zenbatekoen ziozko kenkariaren artean, beti ere ezarritako mugak kontuan hartuz.

Etxebizitza kontuetan inbertitutako zenbatekoek etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkaria eduki dezake, kopuru hauek sartu ziren ekitaldian.

Ohiko etxebizitza besterentzeak ondasun-irabazi edo ondasun-galera eragingo du. Irabazien kasuan, zergadunek berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke, bere lehengo ohiko etxebizitza saltzeagatik lortutako zenbatekoa ohiko etxebizitza berri bat eskuratzeko berrinbertitzea erabakiz gero. Kasu honetan, berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare-irabaziaren zenbatekoari %18 aplikatzearen ondorioz eratorritako kopurua, erabilitako etxebizitza-kreditu fiskalaren zenbatekotzat joko da.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali