saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000341

Pertsona batek, 2009ko azaroan, lurraren salerosketa-eskritura eta, egintza berean, etxebizitzaren obra berriaren adierazpena sinatu zituen; eraiki ondoren, pertsona horren ohiko etxebizitza izango da. Lurra erosteko balioa, eskrituretan ezarritakoaren arabera, 36.000 €-koa da, eta etxebizitza eraikitzeko balioa 85.000 €-koa. Ordaindutako prezio erreala, lurra eta eraikuntza barne hartuta, 200.000 €-koa da. Egin daiteke kostuaren zenbateko errealaren araberako kenkaria, inbertsioa fakturak aurkeztuta justifikatuz gero?

Kode Zibileko 1.230 artikuluan ezartzen denez, “Eskritura publikoan hitzarturikoa aldatzeko egiten diren agiri pribatuek ez dute gainontzekoaren aurkako ondorerik sortzen”.

Azaldutakoaren arabera, ez da onartzen zenbateko handiagoko kenkaririk, ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteagatik, baldin eta horren justifikazioa eskrituretan ezarritakoa jasotzen ez duten fakturetan oinarritzen bada; izan ere, agiri publikotzat, eskriturek ondoreak dituzte Foru Ogasunean, aztertzen ari garen eragiketa honetarako.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali