www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000339

Pertsona batek jabetzan eskuratu zuen etxebizitza bat, erosketa hipoteka mailegu baten bitartez finantzatuz. Gero oso-osorik amortizatu zuen mailegu hori. Geroago etxebizitza erosi zuen 15.000 euroko kopurua kendu du, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa dela eta. Urte horretan etxebizitza kontu bat zabaltzea aurreikusita dauka eta horretan ekarpenak egitea, ohiko etxebizitza berria erosteko aurreztu nahian 6 urteak igaro baino lehenago. Bere asmoa da etxebizitza kontu horretan gordailututako kopuruaren gaineko kenkaria egitea. Era berean, gaur egun duen ohiko etxebizitza saltzea aurreikusita dauka, eta horren bitartez 150.000 euro inguruko ondare irabaziak izan nahi ditu. Bere asmoa da errenta horregatik zergarik ez ordaintzea eta ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatiko salbuespenari heltzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera. Jakin nahi du zein izango den etxebizitza kontura egindako ekarpenengatiko kenkarien eragina eta zein eragin izango duen berrinbertsioagatiko salbuespenak, betiere PFEZri buruzko Foro Arauan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako 36.000 euroko mugaren gainean.



Kontsultagileak bere etxebizitza ordaintzeko daukan zerga kreditua kalkulatu beharko du, betiere ohiko bere etxebizitza erosteagatik gaur egunera arte kendutako zenbatekoen 36.000 euroko muga deskontatuz.

2009ko ekitaldietan eta hurrengoetan kenkariak aplikatu ahal izango ditu zabalik duen etxebizitza kontuan gordailuturiko kopuruen gainean, baldin eta horretarako PFEZri buruzko Foru Arauan eta haren garapen xedapenetan ezarritako beharkizunak eta mugak betetzen badira.

Halaber, bere ohiko etxebizitza saltzen duenean, PFEZri buruzko Foru Arauan berrinbertsioagatik ezarritako salbuespenari heldu ahal izango dio, eskatutako baldintzak betetzen dituen neurrian. Horrela eginez gero, kontuan hartu behar izango du salbuetsitako irabaziaren %18 36.000 euroko zerga kreditua murriztuko duela ohiko etxebizitza berria erosteagatiko kenkariak aplikatu baino lehenago (etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatikoak barne).

Hori guztia dela eta, salmentaren unean kalkulatu beharko dute ohiko bigarren etxebizitza erosteagatiko kenkariak aplikatzeko duen zerga kreditua, betiere arrazoi horrengatik egindako kenkariak zenbatu gabe. Azken batean, 36.000 euroko gehieneko zerga kreditutik kendu beharko du gaur egungo ohiko etxebizitzaren erosketatik ateratako kenkariak eta berrinbertsioaren aplikazioagatik salbuetsita dagoen etxebizitza horren transmisioaren bidez sortutako irabaziaren %18. Eragiketa horren saldoa zero edo negatiboa izanez gero, kontsultagileak ohiko etxebizitza berria erosteagatik kendu dituen zenbatekoak itzuli behar izango ditu (kasu honetan etxebizitza kontuan egindako ekarpenen ondoriozkoak).

Eragiketa horren emaitza positiboa bada, kontsultagileak bakar-bakarrik itzuli behar izango ditu ohiko etxebizitza berria erosteagatik kendutako zenbatekoak, emaitza positibo horren neurria gainditu dutenak.

Adibide gisa, zergadunak ematen dituen datuak gogoan, gaur egungo ohiko etxebizitza saltzen duen urtean, etxebizitza berria erosteagatik kendu ahal izango duen zerga kredituaren saldoa ondoko kalkuluen arabera egingo da: 36.000 € - 15.000 € - 27.000 € (150.000 € x 0,18) = - 6.000 €. Gauzak horrela, zergadunak, kasu honetan, etxebizitza kontuan gordailututako zenbatekoen gaineko kenkariren bat egiten badu, kenkariok oso-osorik itzuli beharko ditu berandutza interesak barne.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali