Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000336
Bai. Zergadun bakoitzak, zergaren ikuspegitik, etxebizitza kontu bakarra izan dezake, behar bezala identifikatua. Kasu honetan, kontsultagileak etxebizitza kontu bat izan zuen eta horretan kenkariak izan zituen; gainera, horren saldoa behar bezala aplikatu zuen 2017an, ohiko etxebizitza erosteko ordainketen hasieran, eta horren ondoren ezeztatu zuen.
Orain etxebizitza kontu berria ireki du 2018an baina lehenaren irekitze data mantentzen du, hau da 2014, eta bere ohiko etxebizitza erosteko aplikatzea pentsatu du, nahiz eta 2017an ordaintzen hasi; hortaz, arautegiak ezartzen duen 4 urteko epea bete behar du, obrak amaitzeko (2021. urtea).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.