saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000336

Pertsona batek 2014an zabaldutako etxebizitza kontu bat dauka , 10.000 euroko saldo kenkor batekin. 2017an konturako entrega bat egin zuen eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosteko; zenbatekoa 15.000 eurokoa izan zen eta etxebizitza kontuaren 10.000 euroak erabili zituen, kontua segituan ezeztatuz. Gainerako 5.000 euroengatik kenkariak izan ziren. 2018an beste etxebizitza kontu bat ireki du eta urtearen amaieran 8.000 euroko saldoa du. Kenkaria aplika daiteke?

Bai. Zergadun bakoitzak, zergaren ikuspegitik, etxebizitza kontu bakarra izan dezake, behar bezala identifikatua. Kasu honetan, kontsultagileak etxebizitza kontu bat izan zuen eta horretan kenkariak izan zituen; gainera, horren saldoa behar bezala aplikatu zuen 2017an, ohiko etxebizitza erosteko ordainketen hasieran, eta horren ondoren ezeztatu zuen.

Orain etxebizitza kontu berria ireki du 2018an baina lehenaren irekitze data mantentzen du, hau da 2014, eta bere ohiko etxebizitza erosteko aplikatzea pentsatu du, nahiz eta 2017an ordaintzen hasi; hortaz, arautegiak ezartzen duen 4 urteko epea bete behar du, obrak amaitzeko (2021. urtea).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali