saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000335

Pertsona batek etxebizitza kontu bat zabaldu zuen orain dela 5 urteeta kenkariak egin zitzaizkion 50.000 euroko oinarri edo zenbateko baten gainean. Urte honetan 30.000 euro eman zituen eraikitzen ari diren ohiko etxebizitza baten kontura, eta horretarako etxebizitza kontu horretako saldoa erabili du. Aurten ere beste 8.500 euro sartu nahi ditu etxebizitza kontuan. Jakin nahi du: 1) ea etxebizitza kontuari ekitaldi horretan egindako zenbatekoa kenkorra den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, betiere ohiko etxebizitzan egindako inbertsioari buruzko kontzeptua dela eta. 2) Zein den ohiko etxebizitza erosteko arautegiak ezartzen duen epea, kontuan hartuta, dagoeneko ordainketa partzialak egin baditu ere, higiezinaren eskriturak bi urte barru amaieran egingo direla.

PFEZren zerga arautegian ezartzen den bezala, etxebizitza kontuan gordailutu diren eta dagoeneko kenkarirako eskubidea sorrarazi duten zenbatekoek ezin izango dute bestelako kenkaririk sortu, ohiko etxebizitza eskuratzeko erabiltzen direnean. Horregatik, aintzat hartu behar da kontsultagileak eraikitzaileari (kontura egindako ordainketen kontzeptupean) emandako kopuruak (30.000 €) kenkarirako eskubidea sortu zuela aurreko urteetan eta, hortaz, agerliarrak ezin izango du horren gaineko bestelako kenkaririk eskuratu. Horren ondorioz, zergadunak urte honetan gehienez ere kopurua duenez kenkarietarako (betiere etxebizitzarako 36.000 euroko zerga kredituaren gehieneko muga agortu ez badu), agerliarrak kenkaria muga horretaraino gauzatu ahal izango du, baldin eta aldez aurretik, urte honetako ekitaldia itxi baino lehenago, 8.500 euro gordailutzen baditu zabalik duen etxebizitza kontuan.

Beste alde batetik, kontuan hartu beharra dago etxebizitza kontu batean egindako ekarpenengatiko kenkariak finkatzen direla, baldin eta kenkariaren xede diren saldoak zergadunaren ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzen badira. Ondare horietarako, eraikuntza etxebizitzaren eskuraketarekin parekatzen da, zergadunak obrak burutzeko sortutako gastuak zuzenean ordaintzen dituenean edo obren sustatzaileari konturako zenbatekoak ematen dizkionean, baldin eta lan horiek amaitzen badira lau urtetik gorakoa ez den epe batean (eta etxebizitzaren jabetza eskuratzen bada zentzu juridikoan), betiere inbertsioa hasi denetik zenbatzen hasita. Kontsultaren xedea den kasu honetan, inbertsioaren hasieratzat hartzen da sustatzaileari egiten zaion lehenengo ordainketaren unea edo kenkaria etxebizitza kontuaren saldoari, osorik edo zatiz, aplikatzen zaionean.

Hori guztia dela eta, etxebizitza kontuari egindako ekarpenegatiko kenkarietarako eskubidea finkatzeko, nahikoa izango da kontsultagileak eraikuntzaren sustatzaileari ematea 8 o 6 urteko epea igaro baino lehenagoko kenkaria aplikatu zaien zenbateko guztiak, betiere eraikuntza obrak amaitu eta etxebizitzaren jabetza osoa eskuratzen bada urte honetatik 4 urte gorakoa izango ez den epe batean.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali