saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000334

Pertsona bat etxebizitza kontu baten titularra da 2004ko abendutik. Gaur egun kontu horren zenbatekoa erabili nahi du bere senarraren jabetzakoa %100ean den etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua amortizatzeko; gainera, harekin “ondasunen banaketa”ko erregimenean ezkonduta dago eta horrelaxe egiaztatzen du notarioaren aurrean egindako agiri baten bidez. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza eskuratzeko senarrak eskatutako hipoteka maileguaren amortizaziorako aplikatutako etxebizitza kontuaren saldoa ohiko etxebizitzaren erosketarako erabili dela, betiere kontuan hartuta ondasunen banaketako araubidean ezkonduta daudela.

Ondasunen banaketako araubidean senarrak etxebizitza erosteko finantzaziorako hartutako zorraren zati bat ordaintze hutsak ez dio kontsultagileari ematen ondasunaren gaineko inolako jabetza eskubiderik.

Horren ondorioz, bitarteko negozio juridikorik egin ezean, planteatutako kasuan, kontsultagileak etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatiko kenkarietarako eskubidea galduko du, kontu horren zenbatekoa erabiltzen badu senarraren etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua ordaintzeko eta beste etxebizitza kontuan birjartzen edo eramaten ez badu zergaren sortapenaren aurretik (abenduaren 31a); izan ere, kasu horretan kenkaria aplikatu zaien zenbatekoak erabiliko lirateke ohiko etxebizitza erosteaz edo birgaitzeaz bestaldeko helburu baterako. Gauzak horrela, kontuaren ezarpenaren ekitaldian sortutako zergaren kuotari ezinbestean gehitu beharko litzaizkioke une horretara arte egindako kenkariak eta berandutza interesak.

Honi dagokionez, senarrari “dohaintza” bat egingo balio etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegu oso edo horren zati bat amortizatzeko, horrek aplika lezake amortizazioaren zergaren gaineko inbertsioagatiko kenkaria (betiere legez ezarritako mugak aintzat hartuta); hori guztiori, betiere, dohaintza hartzaileari (senarra) dagozkion betebeharrei kalterik egin gabe, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergen ondoreetarako.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali