www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000333

Pertsona batek 2003ko otsailaren 9an etxebizitza kontu bat zabaldu zuen; horren ondorioz, beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. 2009ko ekainaren 21ean ezkondu zen foru komunikazioko araubidean; une hartan bere ezkontidea ezkongabe zegoenean erositako etxebizitza baten titularra zen eta etxebizitza mailegu hipotekario bitartez finantzatzen zen; gaur egun, etxebizitza hori senar-emazteen egoitza da. Pertsona horrek etxebizitza kontuaren saldoa erabili nahi du etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua zati batean amortizatzera. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza kontuan gordailututako zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko erabili diren ala ez.



Kode Zibilaren 1345. artikuluaren arabera, prezio edo kontraprestazio bitartez eskuratutako ondasunak, zatiz irabazpidez edo zatiz modu pribatiboan, “pro indiviso” egokituko zaizkie irabazpidezko sozietateari eta ezkontideari edo ezkontideei, betiere bakoitzak egindako ekarpenen balioaren heinean.

Auzitegi Gorenak Kode Zibilaren 1354 eta 1357. artikuluen gainean egiten duen interpretazio bateratua ikusita, kontsultagileak etxebizitza kontuaren saldoa erabili ahal izango du etxebizitza zamatzen duen mailegua amortizatzeko, betiere egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik, baldin eta saldo horren bitartez amortizatutako kopurua kontsultagileak etxebizitzan eskuratuko duen titularitatearen portzentajeari badagokio; hori hala izango da Kode Zibilaren artikulu horien aplikazioa dela eta.

Edozein kasutan ere, aintzakotzat hartu beharra dago kenkaria egin zaion kopuruak ez duela berriro sorraraziko bestelako kenkarietarako eskubiderik.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali