Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000332
Harik eta ezkondu edo izatezko bikote gisa inskribatu arte, ezin izango da ulertu kontsultagilearen bikotekideak etxebizitzaren gaineko jabetza eskubiderik eskuratzen duenik, nahiz eta etxebizitza finantzatzen lagundu, betiere bitarteko negozioren bat egiten ez bada. Nolanahi ere den, ezkontzen badira edo izatezko bikote gisa inskribatzen badira eta irabazpidezko erregimenaren edo foru komunikazioaren erregimena hitzartzen badute, pentsa daiteke, kontrakoa hitzartu ez denean, kontsultagilearen bikotekideak inbertitutako zenbatekoek ematen diotela etxebizitzaren jabetzan parte hartzeko eskubidea, betiere ordaindutakoaren heinean; beraz, une horretatik inbertitutako zenbateko horiei dagokienez eta baldintza horietan, inbertsioagatiko kenkaria aplikatu ahal izango da.
Era berean, arrazoi bera dela eta, une horretatik aurrera kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontuaren saldoa erabili ahal izango du erosketa finantzatzeko, eta aurretiaz egindako kenkariak finkatu ditu. Hori guztia hala izango da, baldin eta zergari buruzko arautegiak ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.