saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000332

Pertsona bat babes ofizialeko etxebizitza baten adjudikaziodun eta titular bakarra da. Baina nahi du bere bikotekideak (ez dago harekin ezkonduta, ez eta erregistratuta ere izatezko bikote gisa) inbertsioaren %50 bere gain hartzea. Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontu bat zabalik dauka duela lau urtetik, eta horren kontura beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. Jakin nahi du: 1) Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitzan inbertitutako kopuruengatiko kenkaria egiteko ea beharrezkoa den ezkonduta edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egotea edo ea nahikoa izango litzatekeen bakoitzak jartzen dituen kopuruen notariotzat ziurtagiri bat aurkeztuta; 2) Ezkontzea edo izatezko bikote gisa erregistratzea beharrezkoa izanez gero, ea kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatiko kenkarietarako eskubidea galduko lukeen, betiere kontuaren saldoa kontsultaren gaia izan den ohiko etxebizitzan inbertitzen duenean.

Harik eta ezkondu edo izatezko bikote gisa inskribatu arte, ezin izango da ulertu kontsultagilearen bikotekideak etxebizitzaren gaineko jabetza eskubiderik eskuratzen duenik, nahiz eta etxebizitza finantzatzen lagundu, betiere bitarteko negozioren bat egiten ez bada. Nolanahi ere den, ezkontzen badira edo izatezko bikote gisa inskribatzen badira eta irabazpidezko erregimenaren edo foru komunikazioaren erregimena hitzartzen badute, pentsa daiteke, kontrakoa hitzartu ez denean, kontsultagilearen bikotekideak inbertitutako zenbatekoek ematen diotela etxebizitzaren jabetzan parte hartzeko eskubidea, betiere ordaindutakoaren heinean; beraz, une horretatik inbertitutako zenbateko horiei dagokienez eta baldintza horietan, inbertsioagatiko kenkaria aplikatu ahal izango da.

Era berean, arrazoi bera dela eta, une horretatik aurrera kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontuaren saldoa erabili ahal izango du erosketa finantzatzeko, eta aurretiaz egindako kenkariak finkatu ditu. Hori guztia hala izango da, baldin eta zergari buruzko arautegiak ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali