Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000331
Epemuga izango da kontsultagileak ohiko etxebizitzaren erosketan zabaldutako etxebizitza kontuaren saldo osoa inbertitzeko duen 6 urte (*)epemuga; kontu horri beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan, eta, beraz, epe hori luzaezina izango da.
Erosketa, kasu honetan, eraikuntza kasu bati legokioke eta hori erosketarekin parekatzen da PFEZaren Arautegiaren 69.1.b) artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz. Kasu horretan, ulertu beharra dago artikulu horretan obrak amaitzeko ezarritako 4 urteko epea zenbatuko dela kenkaria egin zaion lehendabiziko inbertsioa egiten denetik aurrera edo aurreko ekitaldietan kenkarietarako eskubidea sortu duen etxebizitza kontuaren saldoa (osorik edo zatiz) inbertitzen denetik aurrera. Nolanahi ere den, kontsultan emandako datuen arabera, zirkunstantzia horiek oraindik ere ez dira gertatu.
Laburbilduz, eraikuntza enpresari egin beharreko ordainketetarako eskatzen diren beharkizunak betetzen badira edo eraikuntzak sortuko dituen gastuak (obretarako udal lizentzia, proiektua, erregistroa…) etxebizitzaren erosketarekin parekatzen badira gorago aipatutako baldintzen arabera, kontsultagileak ulertu ahal izango du kenkarirako eskubidea sorrarazi duen etxebizitza kontuaren zenbatekoak ohiko etxebizitzaren erosketarako erabiltzeko beharkizuna betetzen dela. Horrela, eraikuntza obrak amaitzeko 4 urteko epea zenbatzen hasiko da etxebizitza kontuaren saldoa (osorik edo zatiz) aplikatzen den aurreneko inbertsioa egiten denetik.
Era berean, nabarmendu beharra dago kenkaria ezin dela bikoiztu, hau da, etxebizitza kontuagatik kendutako zenbatekoek ezin izango dute bestelako kenkaririk izan obrak burutzeko gastuen ordainketarako erabiltzen direnean.
Azkenik, zehaztu beharra dago, ez-betetzeren bat badago, batez ere kontsultagileak inbertsioaren hasieratik obrak amaitzeko duen lau urteko epeari dagokionez, egindako kenkarietarako eskubidea galduko duela.
(*) Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada, ohiko etxebizitza erosteko gordailatutako kopuruak erabiltzeko epea zazpi urte izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.