saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000329

Pertsona batek etxebizitza kontu bat ireki zuen 2003ko urriaren 7an. 2009ko irailean lanik gabe geratu zen; horrenbestez, etxebizitza bat erosteko zituen zailtasunak zirela eta, etxebizitza kontu hori ezeztatzea erabaki zuen. Kontuan gordailuturiko dirua epe finkorako bi gordailuren kontratazioan inbertitu zuen, eta etxebizitza kontu berri bat zabaldu zuen, ez zekielako etxebizitza kontuen epea handitua zela, betiere 2009rako zerga neurriei buruzko abenduaren 10eko 7/2008 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarriak araututakoarekin bat etorriz. Gauzak horrela, jakin nahi du, planteatutako gertakizunak kontuan hartuta, ea xedapen horretan etxebizitza kontuei emandako epe horren zabalkuntzari hel diezaiokeen ala ez.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplika daiteke etxebizitza kontuei egindako kopuruetan, baldin eta kenkaria egin zaien zenbatekoak zergadunaren ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzen badira 6 urte igaro baino lehenago, kontua ireki zenetik zenbatzen hasita.

Nolanahi ere den, egindako kenkarietarako eskubidea ez da galtzen, baldin eta zergadunak kenkarirako eskubidea sortu duten zenbatekoak erabiltzen baditu aipatutakoez bestaldeko helburuetarako, baina oso-osorik birjartzen edo berrezartzen baditu beste etxebizitza kontu batean zergaren sortzapen dataren aurretik (urte natural bakoitzeko abenduaren 31a). Saldoa etxebizitza kontu batetik beste kontu berri batera transferituz gero, ulertuko da azken horrek aurrekoak zeukan irekiera data berbera duela, betiere zergaren arautegiak kontuaren zenbatekoa ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko ematen duen 6 urteko gehieneko epea zenbatzeari begira.

Planteatutako kasuan, agerliarrak etxebizitza kontu bat ireki zuen 2003ko urriaren 7an. 2009ko irailean langabezian geratu zen, eta, etxebizitza bat erosteko zailtasunak zituenez, kontu hori ezeztatzea erabaki zuen eta bertan gordailututako dirua erabiltzea epe finkorako bi gordailu kontratatzeko eta beste etxebizitza kontu bat zabaltzeko. Hori dela eta, 7/2008 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarriak jasotzen duen 6tik 8 urterako zabalkundea alde batera utzita (luzatze hori etxebizitza kontu berriari aplikatu behar zaio), kontsultagileak diru kopuru horiek erabili zituen ohiko etxebizitza erostekoak edo birgaitzekoak ez ziren bestelako helburu batzuetarako.

Kasu honetan, bada, ulertu behar da erabilitako zenbatekoak, lehenengo eta behin, kontsultagileak kenkaririk lortu ez duen horiexek dira (halakorik egon bada) eta, gero, kenkaria egin zitzaion kontuan gordailututakoak, harik eta erabilitako diru kopuru osora iritsi arte. Hori dela eta, kontsultagileak beharkizunak bete ez dituen ekitaldian (2009) sortutako zergaren kuotari gehitu beharko dizkio bigarren kopuru horiei dagozkien kenkariak (gordailuak), bai eta beharrezko berandutza interesak ere.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali