Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000328
Zergaren araudi normatiboak gainazal bizigarriaren handitze iraunkorra ohiko etxebizitzaren jabetzara parekatzen du. Hau berau, burutu daiteke, planteatutako suposizioan bezala, goiko pisuan dagoen finkaren eta etxebizitzaren barruko komunikazio eta komunikazio iraunkorraren bidez, beti ere, hau bizigarria denean. Beraz, goiko pisuko finkaren jabetza, honen egokitze eta ohiko etxebizitzarekin egin beharreko komunikaziorako erabiliko duen dirua, galdetzen duenarentzat, ohiko etxebizitzara erabilitako zenbatekotzat hartuko da.
Beraz, ez du etxebizitza kontura egindako ekarpenen ondorioz burututako kenketak egiteko eskubidea galduko, kenketaren zenbateko-objektua seinalatutako helburuetarako erabiltzen baldin baditu 6 (8) urte baino lehen, datatik datara, honen irekitzetik hasita. Honela bada, mahai gaineratutako suposizio honekin bat, galdetzen duenak, aipatutako zenbatekoa inbertitzeko epemugatzat, etxebizitza kontua ireki zuen 2011ko egun bertaraino du, eta data hau ezin izango da inolaz ere luzatu. Momentu hau heltzen denean kenketa egiteko kontu-objektuko zenbatekoa oso-osorik adierazitako helburuetarako erabiliko ez balu, bere helbururako erabili ez den diru kopuruan egindako kenketen eskubidea galduko du.
Igogailua jartzearekin zerikusia duenarekin bat, Zuzendaritza Nagusiak, lehenik eta behin, eraikinaren hobekuntza moduan ulertu behar dela ulertzen du, ez ohiko etxebizitzaren jabetza moduan. Beraz, galdetzen duenak ezin izango du etxebizitza kontuan duen diru kopurua instalazio hau ordaintzeko erabili, hauetan egindako kenketen eskubidea galdu gabe. Hala ere, igogailuaren instalazioa Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak birgaitze obren ekintza babestutzat hartzen badu, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ohiko etxebizitzan egindako inbertsio izaera edukiko dute, beraz, galdetzen duenak, obra hau ordaintzeko etxebizitza kontuko dirua erabiltzen badu, eta aurretik ezarritako kenketak egiteko eskubidea finkatzen duenean. Azken hau, berdin-berdin, handitu nahi den ohiko etxebizitzatik abiatuz atikorako bizigarritasuna lortzeko igogailuaren instalazioa behar beharrezko baldintza denean ere gertatuko da.
Azkenik, garrantzizkoa da argitzea, galdetzen duenaren atikoko jabetzaren operazioa permuta bati lotzen zaiola, ordainetan, zergadunak bere eraikina gehi dirutan ematen dituelako (32.000 €). Beraz, momentu horretan, bere ondarearen osaketaren aldaketa gertatzen da, ondarearekiko irabazi edo galeren eragingarria, eta PFEZren Foru Araun ezarritakoaren arabera kalkulatu beharko dena, Foru arauan adierazten den moduan, ondarearen balorea ondasun eta eskubideen permutatik datorrenean, ondareen irabazi edo galerak, ematen den ondare edo eskubideen eta hurrengo bietatik gehiena denaren arteko jabetza desberdintasunarengatik zehaztuko dela:
Guzti hau, jabetza balioaren eguneraketen koefizienteen aplikazioen eta koefiziente kengarrien edo bere kasuan aplikatu beharreko irabazien eraispenaren aurrekaririk gabe
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.