www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000327

Kontsulta egiten duen Jabeen Komunitateak igogailua kokatuta dagoen solairuraino dauden 17 eskailerak salbatzeko jasogailua jartzeko obrak egin zituzten beraien atarian. Beraien eraikinean igo eta jaisteko arazoak dituzten 70 urteko pertsona helduak bizi dira. Obrak 2012ko jardutean burutu ziren. Jakin nahi da: 1)- Eraikinean burututako obrak ohiko etxebizitzaren inbertsioarengatik dagozkion kenketa egiteko eskubidea ematen duen. 2)- Baiezkoa den kasuan, zein izango litzatekeen aurkeztu beharreko dokumentazioa, zein jardutetan izango litzatekeen kenketa hori aplikagarri, eta kenketa epe horrekin bat etortzearen kasuan, zein modutan zuzen litezkeen jada aurkeztutako 20012ko jardutearen autolikidazioak.



Planteatutako lehenengo galderari dagokionez, obrak kengarriak izan daitezke beti ere aipatutako Komunitate honetan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duen pertsona ezindu bat behintzat bizi baldin bada. Kenketaz gozatzeko obren burutzearen aldi berean ezintasuna duela frogatu beharko da. Horregatik, ez da nahikoa bizilagunen artean eskailerak igotzeko zailtasuna duten 70 urteko bizilagunak edukitzea.

2. galderari dagokionez, erantzun honen bigarren zatian aipatutako baldintzak betetzen dutela suposatzen bada, jabekideek hurrengoak aurkeztu beharko lituzkete:

  1. Obren fakturen kopia eta partehartzearen portzentajea.
  2. Udaletxeari dagokion obren lizentziaren ordainketaren justifikazioa. Kenketaren oinarri moduan ez da aipatutako lizentzia emateko erreferentziatzat balio izan duen zenbatekoa baino gehiago onartuko.
  3. Baimena tramitatzeko Udaletxeak eskatutako proiektuaren aurkezpena.

Kenketa fakturei dagokien jardutean egin behar da (udaleko baimen eta burutze fakturak).

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren kenketan oinarrituz, obren zenbatekoa sartu gabe 2012ko jardunari dagokion PFEZren aitorpena aurkeztu duten eta goian zenbatutako baldintzez gain, PFEZren araudiak (kreditu fiskala, kenketa mugak, etab.) exijitzen dituen gainontzekoak ere betetzen direla suposatzen den jabekideen kasuan, aurkeztutako deklarazioen zuzenketa estutu dezake, aurreinskripzio epearen barruan, hauetan dagokien kenketaren zenbatekoa sartzeko helburuarekin.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali