saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000324

2006an eskuratu eta ohiko etxebizitza den eraikinaren jabeak 2009an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak birgaitze obretako jardun babestutzat hartutako obra zehatz batzuk hasi zituzten, babes daitekeen 25.000 €ko (BEZa ez dago barne) aurrekontuarekin. Biek, gastu hauek ordaintzeko 15.000 €ko mailegu pertsonala eskatzeko esperantza dute. Hasitako birgaitze obrei dagokien ohiko etxebizitzaren inbertsioarengatik, aipatutako mailegu pertsonala ordaintzen doazen heinean kenketa ezar dezaketen jakin nahi dute.

Galdetzen diren obra hauek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak birgaitze obren jardun babestutzat hartu izan dira, 25.000 €ko (BEZ ez dago barne) babes daitekeen aurrekontuarekin. Horregatik, galdera egiten dutenek hasitako birgaitzeko obrak direla arrazoi aipatutako 25.000 €ei gehitzen zaion azken zenbatekoan, beraiengatik jasandako BEZaren kuoten zenbatekoaren kenketa egiteko eskubidea izango dute.

Kenketa hau egin ahal izango dute, bai obra hauei dagokien zenbatekoak ordaintzen duten jardutean bai beraien finantzaziorako eskatutako maileguetan gehiengoa ordaintzen doazen heinean. Ondorioz, 15.000 €ko mailegu pertsonala kengarria izango da hasitako birgaitze obren zati bat ordaintzeko helburuarekin eskatzen den heinean bakarrik (25.000 € gehi BEZarainoko desberdintasuna kengarria izango litzateke mailegu gehiagorik egongo ez balitz, eskura ordainduta bezala).

Alderantziz gertatuko balitz, etxebizitzaren altzariak, konponketarako gastu posibleak edo honen kontserbazioa edo bertan seinalatutako baldintzetan birgaitze obratzat hartzen ez diren hobekuntzak egiteko dirua eskatuko balu adibidez, mailegua ez litzateke kengarria izango. Hau guztia dela eta, galdetzen den maileguak kenketaren praktikari eskubidea ematen dioten inbertsioen burutzearekin duen lotura, egiaztatua izan daiteke, agertutakoek zuzenean onartutako edozein frogaren bitartez.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali