Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000322
Zergadunaren ezintasunera egokitzeko egiten diren obra guztietan kenketa egin daiteke, finka urbano eta bide publikoaren (eskailerak, igogailuak, pasilloak, atariak edo beste edozein elementu arkitektoniko) artean edo ezinduen segurtasun promozioa edo zentzumen komunikazioaren mugak gainditzea posible egiten duten dispositibo elektronikoak ezartzeko ezinbesteko obrak egitea beharrezko pausua baldin bada, bai ohiko etxebizitzaren barrualdea bai eraikineko elementu komunetan. Mota honetako obrak ezindua den zergadunaren ohiko etxebizitzaren instalazioetan bakarrik egitea exijitzen da, baina ez jabetza osoa duen gisa dagoenak bakarrik, baita usufruktua jasotzen, maizter, edo berrakuradun gisa daudenean ere.
Aipatutako obrak ezindua den zergadunak egin beharko ditu, bere arbasoekin, ondorengoekin ezkontide edo izatezko bikotekidearekin bizi denak, Zergaren Foru Araudiko 84 artikuluan kontenplatutako kenketaren eskubidea sorrarazten duen ezindua den pertsona batekin bizi den zergadunak, eta baita ohiko etxebizitzan elementu komunen moldaketaren obrak ordaintzera behartuta dauden jabekideek ere
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.