saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000319

Pertsona bat bere ohiko etxebizitzan handitzeko obrak egiten ari da. Aipatutako obra hauek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zein tratamendu fiskal duten jakin nahi du.

Zergaren Araudiko 68 artikuluak, bere 1 puntuan, a) letran, honen handitzeko obra ohiko etxebizitzaren jabetzara parekatzen dela ezartzen du, modu iraunkorrean eta urteko garai guztietan, estali gabe zegoena itxiz edo beste modu baten bidez bere azalera bizigarriaren handitzea gertatzen denean. Orduan, galdetzen duenak handitzeko obrei dagokien zenbatekoa asebetetzeari buruzko PFEZren Foru Ordenako 89 artikuluari dagokion kenketa egin dezake, beti ere hauek egoki dokumentatuta daudenean. Hasitako inbertsioen errealitatea eta honen data egiaztatzeko, zergadunak zuzenean onartutako edozein froga motara jo dezake, egindako lanak egin dituenak, fakturazioaren betebeharrak erregulatzen diren 4/2013ko Foru Dekretuan aurreikusten denarekin bat, luzatutako faktura bidez justifikatzea lehenesten da.

Zergadunak handitzeko obrak egiteko zenbatekoari aurre egin ahal izateko kanpoko finantzaketa eskatuko balu, kenketa egin dezake, norbere kasuan, eskubidea badu, bai fakturak ordaintzen diren momentuan, edo bai eskatutako maileguaren gehiengoa ordaintzen doan heinean. Azken kasu honetan, obrak finantzatzeko kanpoko kapitalen erabileraren ondorioz jasaten duen interes eta finantza gastuekiko kenketa egin dezake. Hau guztia, logikoki, galdetzen den kenketaren burutzerako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudi normatiboak exijitzen dituen gainontzeko muga eta baldintzak betetzen baldin badira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali