saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000318

Pertsona batek, bere egunean propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitza denaren % 100eko usufruktua eskuratu zituen. Orain, Eusko Jaurlaritzak birgaitze obratzat hartu dituen obra batzuk egin behar ditu. Mailegu batengatik ematen duen diru kopuruaren kenketa egin dezake?

Ohiko etxebizitzarengatik dagokion kenketa etxebizitzaren jabetza osora baldintzatzean, honen jabetza ez baldin badu, inbertitutako kantitateek ez dute kentzeko eskubiderik ematen. Honek suposatzen du eraikinarekiko duen usufruktu eskubideen existentziaren kasuan, ez usufruktua duen pertsonak, ez jabetza soila duenak, ezingo duela eraikina bereganatzean eta/edo honen birgaitze obretan inbertitutako diru kopurua kendu; modu adierazgarri batean esateko; usufruktua duen pertsonak etxebizitzaren gozamen eta erabilera bakarrik duela suposatzen da, etxebizitza ez baita bere jabetzapekoa.

Kasu honetan, non zergadunak propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitzaren usufruktuaren % 100a duen; hau da, bertan bizi baldin bada, ohiko etxebizitzaren birgaitze obretara zuzendutako maileguaren % 50a kentzeko eskubidea du, etxebizitzaren propietate osoaren % 50aren jabea soilik baita.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali